Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Informazioa

Kultura Bonuaren deskribapena eta funtzionamendua

Kultura Bonuarekin kultur produktuak eta zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak erosi ahal izango dira.

Egitasmo honetara atxikitzen diren Gipuzkoako saltoki eta antzokietan erosi daitezke eta soilik erositako lekuan bertan erabili behar dira, erosketa bakar baten.

Kultura Bonuak 2015eko abenduaren 5ean egongo dira saltokietan eta 2016 urteko apirilaren 15a arte erabili ahal izango dira erosketak egiteko.

Kultura Bonu motak

Hiru eratako kultura bonuak daude:

  • 1.mota: Euskarazko liburu, diska eta DVDak erosteko bonuak (testu liburuak, ikasketa liburuak eta profesionalak izan ezik)
  • 2.mota: Beste hizkuntza baten dauden liburu, diska eta DVDak erosteko bonuak (testu liburuak, ikasketa liburuak eta profesionalak izan ezik)
  • 3.mota: Zuzeneko ikuskizunetarako -musika, antzerkia, dantza...- sarrerak erosteko bonuak.

Kultura Bonuak non erosi daitezkeen

 
  • Egitasmo honetara atxikitzen diren liburu, disko eta DVDak saltzen dituzten Gipuzkoako denda edo saltokietan
  • Egitasmo honetara atxikitzen diren zuzeneko ikuskizunak programatzen dituzten Gipuzkoako antzoki edo auditoriumetan.

Kultura Bonuaren prezioa eta balioa

Kultura bonuek prezio eta balio hauek izango dituzte:

  • 1. eta 2.motako bonuek 20 eurotako prezioa dute, eta 30 eurotako erosketa egin ahal izango da.
  • 3.motako bonuak 25 euroko prezioa du eta 40 euroko erosketa egiteko balio du.

Zenbat Kultura Bonu banatuko diren

  • 1. motako 3.500 bonu (Dendak. Euskaraz)
  • 2. motako 3.500 bonu (Dendak. Erderaz)
  • 3.motako 10.000 bonu (Antzoki eta Auditoriumak)


Egitasmo honetara atxikitzen diren denda, saltoki edo antzokiek bonu kopuru zehatz bat izango dute. Abenduaren 5ean adieraziko da zein lekutan eta zenbat bonu egongo diren eskuragarri.


Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero honako zerbitzu hauetara jo dezakezu:

  • Kulturaren Sustapen eta Hedapeneko Atala. Tfnoa: 943112891 e-mail: aolaskoaga@gipuzkoa.eus
  • Gipuzkoako Merkatarien Federazioa. Eva de Antonio GavĂ­n. e-mail: eva@fmg.es Tfnoa: 943 425557 luzapena 240. Merkataritzako aholkulari teknikoa. Gipuzkoako Merkatarien Federazioan kokatutako Eusko Jaurlaritzaren bulego teknikoa