Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Ohiko galderak

NORK eros ditzake kultura bonuak?

Nortasun agiria (edo baliokidea) duen edonork erosi dezake, baldin eta ez badago 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren diru laguntzei buruzkoak, 12. artikuluan aipatzen dituen egoeren artean, diru laguntza baten onuradun izaera lortzeko debekuetan sarturik. Horretarako, bonua bete eta sinatu egin behar da, norberaren izen-abizenak eta NA zenbakia jarrita, eta sinatu eta aipatutako eragozpenik ez duela adierazi.

NON eros ditzaket kultura bonuak?

Egitasmo honetara atxikitzen diren Gipuzkoako saltoki eta antzokietan.
Atxikitako saltoki eta antzokietan kanpaina honen logoa aurkituko duzu.

ZEIN produktu eros ditzaket kultura bonuarekin?

  • Liburuak: literatura (fikzioa, nobela beltza, haur eta gazteentzako liburuak, erromantikoak, biografiak, saiakerak, poesia…); bidaia gidak; sukaldaritzakoak, arte-liburuak, kiroletakoak, komiki-liburuak, erlijioa, politika, garapen pertsonala, osasuna, autolaguntza, historia, gizartea, zientziak eta teknologia gaiak publiko guztiei zuzenduak direnean (dibulgaziokoak). Audio-liburuak.
  • Musika formatu desberdinetan: CD, biniloa, DVD
  • Pelíkulak: zinema eta telesailak DVD formatuan
  • Zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak: Antzokietan programatzen diren zuzeneko ikuskizunetarako (antzerkia, magia, zirkua, musika, dantza, bertsolariak…)

Zein produktu EZIN dut erosi kultura bonuarekin?

Ezin dira bonuarekin erosi: testu-liburuak, partiturak, aldizkariak, argitalpen profesionalak, egutegiak, agendak, eskolako materiala, mapak, denbora-pasakoak, papertegi gaiak, posterrak, puzzleak, deskarga digitalak, e-bookak, bideo jokoak eta zinemarako sarrerak.

NOIZ erabil dezaket kultura bonua?

2015eko abenduaren 5etik 2016ko apirilaren 15era bitartean. Behin epe hori igaro ondoren bonuak ez du baliorik izango. Kontuan izan behin erosiz gero ezin dela itzuli.

Kultura bonu bat erabili al dezaket egun edo une desberdinetan?

Ez. Bonua behin bakarrik erabil dezakezu, erosketa bakar baten.

Behin bonua erosita daukadanean, edozein dendatan erabil al dezaket?

Ez. Bonua soilik erabili dezakezu erosi duzun saltoki edo antzo horretan.

Nik daukadan bonuak 30 euroko balioa baldin badu, 30 euroko erosketa bat egiteko erabili behar al dut?

Ez da beharrezkoa. Kopuru horretatik goragoko erosketa egin dezakezu, diruz osatuz.

Antzoki baten sarrerak erosi nahi baditut, bonu batekin sarrera bat baino gehiago eros al dezaket?

Bai, bonu bat erabili dezakezu hainbat sarrera erosteko, edo senitarteko edo lagunentzako sarrerak erosteko. Antzokiak beste abonamendu mota bat badu, hori erosteko ere erabili dezakezu, baita bazkide egiteko ere.

Bonu bat erosi eta eman al dezaioket beste pertsona bati erabil dezan?

Bai, nahiz eta zure izena eraman, beste pertsona batek erabil dezake.